NAGENdata

Genomika pertsonen zerbitzura. NAGENdata ikerketarekin eta osasun-sistemarekin lotzen du ingurune seguruetan eta datu anonimizatuen berrerabilpen arduratsuaren bidez.

Ohiko galderak

Zer datu ditu NAGENdatak?

NAGEN programako anonimizatutako datu genomikoak (adibidez, WGS/exoma) eta kliniko-fenotipikoak, katalogo eta metadatu harmonizatuekin.

Nork eska dezake sarbidea?

Ikertzaileek eta, hala badagokio, erakunde laguntzaileek. Sarbidea helburuaren, legitimazioaren eta erabilera-baldintzen arabera ematen da.

Nola babesten da pribatutasuna?

Pribatutasuna diseinuaren, anonimizazioaren, urrutiko kontsultaren, rol-baimenen kontrolaren eta irteeren kontrolaren bidez; politikak argitaratzea eta auditoretza-erregistroa.

Zein tresna izango ditut ikertzaile gisa?

Analisi-ingurune seguruetarako, dataset onduetarako, dokumentaziorako eta euskarri tekniko/zientifikoetarako sarbidea.

Zer da datu publikoen bisorea?

Pertsonak identifikatzeko aukerarik ematen ez duen adierazle agregatuen ikuspegia (adibidez, biztanleria-piramidea, jatorri geografikoa eta espezialitatearen arabera).