NOR DA DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA?
Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO) modu independentean araudia betetzen dela gainbegiratzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da, arduradunari datu pertsonalen babesari buruzko aholkuak ematen dizkio eta oinarrizko eskubide horren errespetua bermatzen du. DBOk ez du jarraibiderik jasotzen bere eginkizunak betetzeari dagokionez, eta sekretua edo konfidentzialtasuna gordetzeko betebeharra du.
NAVARRABIOMEDek Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO) izendatu du. Edozein pertsona jar daiteke harremanetan berarekin, datuen tratamenduei buruzko zalantzak argitzeko, dagozkion eskubideak gauzatzeko edo gai horri buruzko edozein iradokizun edo erreklamazio egiteko. Erreklamazio hori kaltetutako pertsonak egin dezake, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkeztu baino lehen. Kasu horretan, DBOk kaltetutako pertsonari jakinaraziko dio bere erreklamazioari buruz hartutako erabakia, bi hilabeteko epean, erreklamazioa jasotzen duenetik zenbatzen hasita.
Ordezkariarekin harremanetan jartzeko modua bide elektronikoadpd-navarrabiomd@navarra.es edo postala da, politika honen hasieran adierazitako NAVARRABIOMED helbidera (Datuak Babesteko Ordezkariaren izenean).